Mauro Saravia argazkilariaren 'Kosmo Polita' erakusketa Abandoko Udaltegian

uriola.eus 2018ko abe. 18a, 16:39

Erakusketan 12 istorio biltzen dira herrialde askotatik etorritako “bilbotarren” erretratu eta ikus-entzunezko lekukotzen bidez. Gaur zabaldu eta urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai Abandoko Udaltegian (Elcano 20).

Bilbok ahots eta begirada jarri die “bilbotarra” izatearen kontzientzia sortzen duten nortasun desberdinei, nortasun hori osatzen duten pertsonen jatorria edozein dela ere, “Kosmo-Polita” argazkien erakusketaren eskutik. Bilbo beren errealitate eta etxe bihurtu duten etorkinen 12 erretratu eta ikus-entzunezko lekukotza daude erakusketan.

Nortasunen benetako osagaia zein den galderatik abiatuta eta erakusketaren izenarekin hitz-jokoa eginez (kosmo: mundua, unibertsoa; polita), “lekuetako nortasuna bertan bizi diren komunitateek eraikitzen dutela erakutsi nahi da, eta aldakorrak, konplexuak eta poliedrikoak direla”, artistaren hitzetan.

Kolonbia, Bolivia, Ekuatore Ginea, Maroko edo Txinatik etorrita, istorioen dozena protagonistek beste errealitate batzuk erakusten dituzte, eta emakumezkoen ikuspegia nabarmentzen da, sarritan birritan isiltzen baita. “Kosmo-Polita” erakusketa gaur arratsaldeak inauguratuko da, 18:30ean. Erakusketa Abandoko Udaltegian (aldi batez Elcano kaleko 20an) ikusi ahal izango da 2019ko urtarrilaren 10era arte.