Batzorde horren helburua da taldean lan egitea euskararen normalizazioa lortzeko bizitzako arlo batean eta bestean. Horregatik, kultur kontsumoa euskaraz bermatu nahi dute eta ezagutzera eman, euskal hiztunen komunitatea indartuz eta jendea bertan egonda eratzen diren sareak eta sare birtualak sendotuz.
Aholku Batzordearen osoko bilkura atzo arratsaldean izan zen Bilboko Udalean, eta hainbat gai jorratu dira; besteak beste, Bilboko Udaleko Euskararen arloko langileen eta aurrekontuaren eboluzioa aztertu da. Agintaldia hasi zenetik, hazi egin da aurrekontu-partida, eta horrek aukera eman du Bilbon euskararen aldeko ekintza eta ekimen gehiago antolatzeko. 2015ean, aurrekontua 2.142.020 eurokoa zen, eta 2019an onetsitako aurrekontuak, berriz, 2.518.376 euro izendatu ditu Euskara Sailerako. Gainera, gehitu egin da plantilla, eta 10 langile beharrean, 14 izango dira orain.
Bestalde, osoko bilkura honetan, jakitera eman zaie Euskararen Aholku Batzordeko kideei Udalak agintaldiko lau urte honetan euskararen erabilera sustatzeko gauzatu dituen ekimenen balantzea:
- Biribilko Plana, merkatarien artean euskararen sustapena eta normalizazioa eragiteko; 2.600 saltokik egin zuten bat ekimen horrekin, eta euskara ikasten eta hobetzen lagundu zaie saltoki horietako 500 pertsonari baino gehiagori.
- Euskara ikasteko diru-laguntzak; gurasoentzako, aisialdiko monitoreentzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonentzako kanpaina bat. 2015etik, 1.343 eskari izan dira, eta 1.047 lagunek jaso dute dirulaguntza horien onura.
- Euskaltegietan izena emateko kanpainak urtero-urtero sustatu izan dira irailean, bilbotarrak animatzearren euskara ikas dezaten edo hobetu dezaten.
- “Mundu Bat Bertso” haur programa, Bilboko ikastetxeentzat, bertsolaritza sustatzeko. Urtero-urtero, 34 ikastetxek parte hartzen dute, eta 1.200 ikasle baino gehiagok.
- “Zinema euskaraz” programa: zinema euskaraz sustatzeko, Bilboko ikastetxeetan gauzatzen den programa. Aurten, 10.200 gazte ikuslek ematen du izena programa horretarako.
- Haurrek aisialdian euskara erabiltzea xedetzat duten programak, hala nola 8 urte artekoentzat “Ikusi eta Ikasi”, zeinetan 25.000 adingabek parte hartu baitute lau urte honetan; eta nerabeentzako “Harrapazank” programa, zeinaren bidez gazteek euskararako duten dohaina lantzen baita eta zeinetan 7.200 lagunek parte hartu baitute.
- Mikoleta ipuin lehiaketa, aurten XXX. aldia izan duena, eta zeinean, urtero-urtero, 900 ipuin aurkezten baitituzte euskaraz idatzita Bilboko lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikasleek.
- Klasikoen irakurraldia, zeina urtero egiten baita, ekainean, Arriaga antzokian, euskarazko liburu klasiko bat hautatuz egun osoan zehar milaka pertsonak irakurtzeko. 2015etik 2018ra, hauek izan dira irakurri diren liburuak: ‘Narrazio guztiak’, Joseba Sarrionandiarena, “Metamorfosia” Franz Kafkarena, “%100 Basque” Itxaro Bordarena, “Kresala” Txomin Agirrerena.
- Hektor Ortegak idatzitako “Gomutan” liburua sortzen parte hartzea; Bilboko 40 istorio ezezagun biltzen ditu, guztiak euskaraz idatziak.
- Bilboren parte hartzea film-dokumentaletan: “Berton Bilbo”, “Gure Oroitzapenak” eta “Estitxu Gogoan”.
- Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmena: urtero-urtero sinatzen da, Udalarekin batera euskararen alde lan egiteko, euskara eta euskal kultura sustatuz hirian.
- Euskararen Soziolinguistika jardunaldietan parte hartzea, aurten, Bilbon.
- “Hirian ere …Lehenengo berba euskaraz” kanpaina abian jarri izana, eta haren zabalkundea egin izana jendetza bildu ohi den ekitaldietan, hala nola Santo Tomasetan eta “Bilbao-Bilbao” txirrindularien herri-lasterketan.
- Txantxangorri kanpainan parte hartzea; 2015ean jarri zen abian.