“Topaketak Gabonekin” izeneko ikuskizunarekin agurtuko du urtea Udal Musika Bandak

uriola.eus 2018ko abe. 19a, 10:30

Bilboko Udal Musika Bandak, hurrengo igandean, abenduak 23Olatz Saitua sopranoarekin eta Bilboko Koralarekin batera (Zuzendaria, Enrique Azurza) urte honetako azken kontzertua eskainiko du 12:00etan Euskalduna Jauregiko Auditorioan.

Gabonen gertutasuna dela eta 2018/2019 Denboraldiko haría ikusita, Bandak “Topaketak Gabonekin” izeneko ikuskizunarekin agurtuko du urtea, José R. Pascual-Vilaplana, Bandaren zuzendari titularraren zuzendaritzapean. Obra oso ezagunak interpretatuko diren, besteak beste: Howard Hanson-en “Dies Natalis” eta John Rutter-en “Magnificat”.

Sarrerek 5 euroko prezioa izango dute eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan (6€) erosi ahal izango dira. Bai 65 urte baino gehiagoko pertsona, erretiratu eta pentsiodunek eta baita Gazte-txartelaren jabeek (14 eta 29 urte artekoak) ere sarrerak erosterakoan deskontuei onura atera ahal izango diete. Kolektibo hauetako pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ahal izango ditu, 4 eurotan bakoitza.

Eta 2018.urtea era oso berezian agurtzen bada, 2019a modu berean hasiko da. Urteko
lehenengo kontzertua, urtarrilaren 11n, ostirala, Bilboko J. Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan ospatuko da eta Zuzendaritzari buruzko III.Topaketen amaierako kontzertua izango da. Sarrera libre izango da plazak guztiak bete arte.

2018-2019 DENBORALDIA, “TOPAKETAK”

2018ko abenduaren 23a, domeka “Topaketak Gabonekin
Olatz Saitua, sopranoa
Bilboko Koral Elkartea (Enrique Azurza, zuzendaria)
José R. Pascual-Vilaplana, zuzendaria

Howard HANSON (1896-1981)
DIES NATALIS (1972)

John RUTTER (1945)
MAGNIFICAT (1990)

1. Magnificat anima mea
2. Of a Rose, a lovely Rose
3. Quia fecit mihi magna
4. Et misericòrdia
5. Fecit potentiam
6. Esurientes
7. Gloria Patri