Musika eta generoaren inguruko hausnarketa kolektiboa Bira! kulturan

uriola.eus 2018ko abe. 19a, 11:09

Musika eta Generoa izenburua duen mahai inguruan La Basu, El Txef A eta Yogurinha Borova egongo dira.

Patxi Gaztelumendiren gidaritzapean 'Musika eta Generoa' izenburua duen mahai ingurua antolatu dute Bira! Kulturan. Bertan, La Basu, El Txef A eta Yogurinha Borova artistek hartuko dute parte. Jorratuko dituzten gaien artean: etika, estetika, parte-hartzea, ikusgarritasuna, lan banaketa, sexualitatea, sexualizazioa eta pribilegioak egongo dira.

Ekitaldi hau Musika eta generoaren inguruko hausnarketa kolektiboa izatea espero da. Gaur arratsaldean izango da, 19:00etan, Erronda Kaleko Bira! Kulturan. Mahai inguruaren ostean Yogurinha Borovaren ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Sarrera doakoa da.