Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 23an, domekan, helduko dira Bilbora

uriola.eus 2018ko abe. 21a, 09:42

Lamina, Basajaun eta galtzagorriak ere bertan egongo dira eta erdiguneko kale nagusietatik kalejira egingo dute. Ekitaldi hau dela-eta, aldi baterako itxi beharko da zirkulaziorako Kale Nagusia-Plaza Biribila-Areatza ardatza.

Olentzerori ongietorria emateko desfilea gutxi gorabehera, 17:30ean hasiko da eta hau izango da ibilbideaMoyua plaza - Kale Nagusia - Plaza Biribila - Nafarroa - Areatzako zubia - Arriaga plaza

19:00etan Arriaga plazan egingo diote harrera Olentzerori. Han ikazkinak Areatzako zubiaren inguruan bildutako jendea agurtuko du, antzokira sartu aurretik. Behin barruan, atsedena hartuko du eta ilusioa eta opariak banatuko dizkie umeei.

ALDAKETAK ZIRKULAZIOAN

Olentzeroren etorrera dela-eta, 17:15etik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uriaren erdialdeko zenbait kale itxi beharko dira, lehenengo batzuk eta desfilea pasatu ahala kale horiek zabaldu eta beste batzuk itxiko dituzte.

Hala, 17:15etik aurrera, ibilgailuen trafikorako itxita egongo da Kale Nagusia, Moyua plazaren eta Plaza Biribilaren artean. Bide-zati hori itxita dagoen bitartean, Kale Nagusiko eta hura zeharkatzen duten kaleetako (Portuko markesa, Astarloa eta Mazarredo zumarkalea) aparkalekuetara ezin izango da sartu ezta atera ere.

Mazarredo zumarkalearen eta Astarloa kalearen artean dagoen Ledesma kaleko bide-zatian aurreko bidegurutzetik sartu eta irten beharko, seinalistek lagunduta.

Gainera, kalejira Nafarroa kaletik igarotzen ari den bitartean, eragozpenak egongo dira Bailen eta Erripa zeharkako kaleetan eta hor dauden garajeetan.

BILBOBUS

Olentzeroren desfileak eragina izango du Bilbobusen linea batzuetan. Kale Nagusiko 36ko geralekua (01, 10, 26, 56, 62, 72, 77 eta A7 lineak) eta 3, 7 geralekua kendu egingo da norabide bietan 17:45etik desfilea pasatu arte.

Horrez gain, zirkulaziorako itxita dagoen bitartean, ibilgailuak kale hauetatik bideratuko dira:

Moyua plazarantz:

  • Urkixo zumarkalea - Iparraguirre - Moyua plaza

Plaza Biribilerantz:

  • Colón de Larreategi - Mazarredo zumarkalea

Era berean, 17:15etik aurrera, 56 eta 77 lineetako autobusak Moyua plazatik abiatuta ibilbide hau izango dute: Elcano - Hurtado de Amezaga - Zabalburu - Gorte kalea, eta hortik, ohiko ibilbidea.

28, 62 eta 72 lineetako autobusek ere aldatuko dute ohiko ibilbidea. Haren ordez hau izango dute: Colón de Larreategi - Buenos Aires - Udaletxeko zubia, eta hortik, ohiko ibilbidea. Erriberatik datozen autobusek ibilbide hau izango dute: Mesedetako zubia - San Frantzisko - Zabalburu plaza - Ayala - Urkixo zumarkalea - Iparraguirre - Moyua plaza, eta hortik, ohiko ibilbideak. Aldaketa guztiei buruzko informazioa geralekuetan bertan, www.bilbao.eus/bilbobus orrian edota 010 zenbakian kontsultatu daiteke.