Jose Luis Cuerda, 2019ko ohorezko Feroz sariduna

uriola.eus 2018ko abe. 27a, 13:35

Amanece que no es poco, El bosque animado edo La lengua de las mariposas filmen zuzendariak jasoko du sari hau urtarrilaren 19an Bilbon egingo den galan.

José Luis Cuerda zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea izango da Ohorezko Feroz Saria jasoko duena bere seigarren edizioan. Ingrid García-Jonsson aktoreak gidatuko du Bilbao Arenan urtarrilaren 19an egingo den gala. Bertan autorearen 40 urtetik gorako ibilbidea aitortuko da; izan ere Amanece que no es poco, El bosque animado, La marrana, La lengua de las mariposas edo Los girasoles ciegos bezalako obra garrantzitsuen egilea baita. “Bere bibliografia Espainiako zinemagintzaren historia bizia da” adierazi du Maria, Guerra, AICE-ko (Espainiako Zinema Informatzaileen Elkartea) presidenteak.

Horrez gain, kameren atzeko bera azken lana, Tiempo después, abenduaren 28an estreinatuko da eta hautagaia da komediarik onenaren Feroz Sarirako. 1989ko Amanece, que no es pocolanaren ondorio espirituala da filma eta bertan honakoak aritu dira, besteak beste: Roberto Álamo, Blanca Suárez, Carlos Areces, Berto Romero, Joaquín Reyes o Arturo Valls.

Ohorezko Feroz Sariarekin, José Sacristán, Carlos Saura, Rosa María Sardá, Narciso “Chicho” Ibáñez Serrador edo Verónica Forqué (iazko edizioko irabazlea) barne hartzen dituen zerrendan sartu da José Luis Cuerda.

BIZITZA OSOA ZINEMARI EMANA

Albaceten jaio zen 2947an José Luis Cuerda. Ikus-entzunezkoen munduan hasi zen Etelevisión Españolako teknikari moduan; han hartu zuen esperientzia kulturaren arloko saio batzuk zuzentzen. 1977an fikziora pasatu zen El Túnel eta Mala Racha filmekin. Azken lan horren gidoilaria ere izan zen. 1982an bere aurreneko film luzea, Pares y nones, egin eta idatzi zuen. Lan horrekin “komedia madrildarra” deritzon korrontearen barruan sartu zen.

Bere filmografiaren ezaugarrietako bat umore absurdoa da. Argi geratzen da hori bere hurrengo lanean: El bosque animado (bost Goya sari irabazi zituen, euren artean filmik onenari ematen zaiona). Ostean, hainbat film ezagun: La marrana, Así en el cielo como en la tierra, La lengua de las mariposas (Ondas sari bat irabazi zuen), La educación de las hadas edo Los girasoles ciegos, besteak beste. Espainiako zinemagintzaren erreferente bihurtu duen fil-sorta izan ere.

Telebistan, berriz, hainbat produkzio egin ditu. Aipatzekoa da Pepe Rubianes aktore izan zuen Makinavaja telesail ezagunaren bigarren denboraldia zuzendu zuela. Zuzendaria eta gidoilaria ez ezik, ekoizlea ere bada. José Luis izan aurrenetakoa Alejandro Amenábarren talentua ikusten eta fidatzen, haren lehenengo hiru filmak produzitu baitzituen: Tesis, Abre los ojos eta Los otros.

Bere azken lana 2018koa da: Tiempo después film luzea. Akatore-sorta bikaina biltzen duen komeeia futurista txoroa.

AICE 200dik gora kazetarik eta kritikarik osatutako taldea da, zinemari buruzko informazioa ematen duena telebistan, irratian, prentsan eta Interneten. 2014az geroztik FEROZ SARIAK ematen ditu, Espainian ikus-entzunezkoen produkzioan urten egiten den lanik onena azpimarratzeko.

Feroz sarien antolatzailea AICE da, babeslea Bilboko Udala eta laguntzaileak L'Oréal Professionnel, Silestone eta Azul Marino Viajes eta bultzatzailea ICAA (Zinemagintza eta Ikus-entzunezkoen Arte Institutua.