Bilboko udalaren musika Eskolak 9 formakuntza tailer antolatu ditu 2019rako

uriola.eus 2019ko urt. 2a, 12:01

Urtarrilaren 14 eta maiatzaren 13 artean la Galeran (Sorkunde, 8) burutuko diren tailer hauen prezioa 25 eta 60 euro artekoa izango da, ordu kopuruaren arabera. Matrikula irekita dago eta horrela jarraituko du ikastaroen plazak bete arte.

ilboko udalaren musika Eskolak gai desberdinen inguruko bederatzi formakuntza tailer antolatu ditu, irakasle, zuzendari, musika Eskolako eta kontserbatorioko ikasle, instrumentista eta abeslari amateur zein profesionalei zuzendutakoak besteak beste.

Urtarrilaren 14 eta maiatzaren 13 artean Bilbao Musikako eraikinan, La Galeran (Sokunke kalea, 8), burutuko diren tailer hauen prezioa 25 eta 60 euro artekoa izango da, ordu kopuruaren arabera.

Josu Elberdin (www.elberdin.comurtarrilaren 14 eta 28an eta otsailaren 18an Koru zuzendaritza ikastaro bat eskainiko du, koru zuzendariei eta Musika hezkuntza aritzen diren profesionalei zuzendutakoa. Aleix Tobiasek (www.coetusiberica.com) herri-musikaren arloko ikasleei eta perkusionistei, Iberiar penintsulako perkusio-instrumentu tradizionalak jakinaraziko ditu urtarrilak 25, 26 eta 27an.

FORMAKUNTZA TAILERRAK 2019

TA 01 - Koru zuzendaritza
TA 02 - Iberiar Penintsulako perkusio instrumentu tradizionalak
TA 03 - Inprobisazioaren irakaskuntza musika Eskoletan
TA 04 - Kajoia jotzeko teknika
TA 05 - Abeslari edo instrumentu joleentzako eszena-baliabideak
TA 06 - Ahots-teknika antzerki musikalean
TA 07 - Material birziklatuarekin egindako musika-tresnak
TA 08 - Musikarientzako arnasketa teknikak
TA 09 - Talde instrumentalen zuzendaritza