uriola.eus

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Bilbon zehar ibiliko dira Erregeen kabalgatan

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Erregenetako kabalgata 18:00etan abiatuko da, eta Urian zehar ibiliko dira musikaz, erritmoz eta kolorez beterik, Kale Nagusitik Bilboko Udaletxeraino, familia guztiek gozatzeko aukera izan dezaten.

Kabalgataren gai nagusiak zinema eta animazioa izango ditu iradokizun aurten. Peter Pan, Txilintxo eta Kako-oker kapitaina, “Galaxietako gerrako” eta Legión 501eko protagonistak, Batman, Superman, Spiderman, Wonder Woman komiki-pertsonaiak…”Mundu Jurasikoko” dinosauroak, “Frozeneko” Elsa, Anna eta Olaf eta “Toy Story”ko jostailuak izango dira Kabalgatako protagonista, zinemako umeentzako istorioak eta komikiak izango direlarik ardatz. Han izango dira izarrak gidatuko dituen usadiozko karrozak, eta baita postariak ere, eta “Ice Dance", eta, jakina, Erregeen hiru gurdi handiak eta Gozokien Fabrika ere, segidaren atzealdean.

Horrekin guztiarekin batera, artista, dantzari, figurante eta segurtasuneko, antolakuntzako eta garbiketako langile teknikoak. Guztira, 400 lagun ibiliko dira lanean magiak Uriko kaleak har ditzan. Gainera, Su-hiltzaileetako eta Bilboko udaltzaingoko taldeek ere zainduko dute dena ondo atera dadin ezbeharrik gabe, eta antolaketako eta Udalaren Garbiketa Zerbitzuetako kideek ere ahalegin guztiak egingo dituzte dena txukun uzteko kabalgata igaro ondoren.

Kabalgatan herritar guztiek parte hartu ahal izan dezaten, Bilboko Udalak hainbat inklusio-neurri prestatu ditu. Alde batetik, glutenik gabeko gozokiak banatuko dira kabalgatan zehar, pertsona zeliakoentzat bereziak.

Gainera, mugikortasun-arazoekiko umeek leku bat izango dute eurentzat gordea Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean (Kale Nagusia, 25), kabalgata hesirik gabe ikusi ahal izateko. Era berean, leku bereziak prestatuko dira Udaletxearen alboetan, Erregeei harrera egiteko Arabiar Aretoan.

Erregeekin batera, zeinu interprete bat ere izango da, balkoitik emango dituzten mezuak itzultzen, eta baita Arabiar Aretoan umeekin solastatzen diren bitartean ere, inork beharrik izanez gero ere. Horrez gain, segidarekin batera, 30 kilo konfeti biodegradagarri isuriko dira, ingurumena zaintzearren.

 

KABALKATAKO KIDEAK

  • SU-HILTZAILEEN KAMIOIA
  • IZARRA (Karroza)
  • POSTA EXPRESSA (kaleko animazioa)
  • POSTA SAILA (karroza)
  • SEKULA BETIRAKO BIDAIA (Karroza)
  • TOY STORI JOSTAILUAK (karroza)
  • MUNDU JURASIKOA (kaleko animazioa)
  • SUPERHEROIAK (karroza)
  • 501 LEGIOA (kaleko animazioa)
  • GALAXIETAKO GERRA (karroza)
  • ICE DANCE (kaleko animazioa)
  • FROZEN (karroza)
  • MELTXOR ERREGEA (karroza)
  • GASPAR ERREGEA (karroza)
  • BALTASAR ERREGEA (karroza)
  • GOZOKI FABRIKA (karroza)

 

KABALGATAREN ORDUTEGIAK

  • 18:00 h: Kabalgata abiatzea, Kale Nagusitik, Maria Diaz de Harorekin kantoi egiten duen lekutik.
  • 19:30 h: Lehenengo karroza iritsiko da Udaletxera.
  • 19:30 h: Juan Mari Aburto alkateak harrera egingo die Errege Meltxor, Gaspar eta Baltasarri.
  • 19:50 h: Udaletxearen eraikin nagusiko balkoitik agur egitea.
  • 20:10 h: Harrera egitea umeei Arabiar Aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa