Swingez betetako igandea berriz ere Bilboko Berreginen Museoan

uriola.eus 2019ko urtarrilaren 8a

Datorren igandean, urtarrilaren 13an, artelanen artean dantza egiteko beste aukera bat egongo da, Swing Museoan ekimen jada finkatuaren baitan.

Berreginen Museoak asteburua dagoen erarik onenean igarotzeko aukera eskaintzen du: arte klasikoa, dantza eta musika nahastuta.

Swing Museoan! ekimena museoaren eskaintza nagusietako bat da eta igande honetan dator bueltan, energia berrituta eta dibertsio handiz. Hileko bigarren igandeetan, 11:30etik 13:30era bitartean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtzen da, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izateko.

Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute; doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean: eskulturen artean.