Etxebarria parkea garbitzeko lanak otsailean hasiko dira

uriola.eus 2019ko urt. 8a, 10:42

Begoñako parkeko lurra kutsatuta egoten jarraitzen du. Hori dela eta, 10.500 metro kubo lur erabaliko dira hesi natural bat ezartzeko, parkea oraindik gelditzen diren metal astunez eta ondakinez babesteko. 

Etxeberria parkea 1988. urtean sortu zuten Echeverría Altzairutegia zegoen lekuan. Gorordo Alkatearen garaian egin zen. Orduan, udalak lur eremua erosi zuen eta orube horrekin zer egin erabakitzen zegoelarik hainbat proiektu aurkeztu ziren. Gehienak etxebizitzak eraikitzearen inguruko proiektuak izan ziren arren, udalak parke handi bat eraikitzearen aldeko apustua egin zuen.

Hilabete gutxitan, fabrika zaharra Bilboko parkerik nagusiena bihurtu egin zen. Garai horietan legediak ez zuen lekua guztiz garbitu behar zela ezartzen, gaur egun gertatzen den modura. Beraz, handik urte batzuetara, beste obra batzuk egin zituztenean, metal astunak eta zepak lurperatuta aurkitu zituzten eta hauek lurra kutsatzen zutela ikusi zuten.

Hori dela eta, garbiketa prozesu bat adostu zuten, faseka egiten ari dena. Hau 2014. urtean hasi zen eta aurten beste aurrerapausu bat emango du. Parkea ez da gizakientzat kaltegarria, beraz, lanak pixkanaka egiten ari dira.

Otsailean 10.500 metro kubo lur erabaliko dira hesi natural bat ezartzeko, parkea oraindik gelditzen diren metal astunez eta ondakinez babesteko. Horrekin Etxeberria parkeko %60a estaliko da eta lur eremua garbitzen lagunduko duela argitu dute.