“Istorio Biziak” mikro-kontakizun lehiaketa martxan jarri dute

uriola.eus 2019ko urt. 8a, 08:39

Lehiaketa, edozein nazionalitate edo bizileku duten 18 urtetik gorakoei dago zuzenduta. 100 eta 150 hitz arteko euren testu jatorrizkoak eta argitaratu gabeak otsailaren lehenaren aurretik aurkeztu beharko dituzte.

Otsailean zehar zenbait jarduera proposatuko ditu Castañoseko eta Zurbaranbarriko Udaltegietan, eta baita 2. Barrutiko beste gune batzuetan ere. Izan ere, asko izan dira aurreko edizioetan “Taller de microrrelatos – El arte de la brevedad” izeneko sorkuntza gunean parte hartu duten pertsonak. Hori dela eta, pentsatu da egokia dela literatura labur lehiaketa deitzea, literaturako sorkuntza bultzatzeko.

Lehiaketa, edozein nazionalitate edo bizileku duten 18 urtetik gorakoei dago zuzenduta. 100 eta 150 hitz arteko euren testu jatorrizkoak eta argitaratu gabeak otsailaren lehenaren aurretik aurkeztu beharko dituzte.

Sariak otsailaren 24an ezagutaraziko dira, “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” jaialdiaren amaierako jardueren barruan. Sari bakarra emango zaio euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako mikro-kontakizun onenari, eta bi accesit, hizkuntza bakoitzeko testu onenei, FNACen lankidetzarekin. Jatorrizko lanak aurkezteko oinarriak eta izena emateko formularioa udal webgunean daude jadanik: www.kulturabarrutik.eus/istoriobiziak/concursomicrorrelatos