Bilboko Udalak umeentzako 6 tailer antolatu ditu familian egiteko

uriola.eus 2019ko urt. 9a, 09:50

Tailer horiek urtarrilaren 12an, 25ean –saio bi-, 26an –saio bi- eta otsailaren 9an egingo dira. Abandoko eta Basurtuko udaltegietan egingo dira eta 12 urtetik beherako umeentzat pentsatuta daude.

Tailer horiek (pintura, antzerkia eta soinuen esperimentazioa) urtarrilaren 12an, 25ean –saio bi-, 26an –saio bi- eta otsailaren 9an egingo dira. Abandoko eta Basurtuko udaltegietan egingo dira eta 12 urtetik beherako familientzat pentsatuta daude.

Bilboko Udalaren xedea da jolaserako eta kulturarako eta aisialdirako gune bat eskaintzea belaunaldi bateko eta bestekoei, eta aukera ematea familiek kalitatezko denbora konpartitu eta goza dezaten. Horrela, familiako aisia bultzatzeaz gain, txikienek modu atseginean ezagutuko dituzte zenbait diziplina artistiko.

SOINUEN ESPERIMENTAZIOA ETA ANTZERKI BIDEZKO PINTURA

Soinuen esperimentazio-saioetan parten hartzen duten familiek zenbait instalaziotan soinuak eta musika arakatu ahal izango dituzte, jolasa eta musika bat eginez objektu zilindrikoen, barrutik hutsik dauden objektuen eta objektu luzangen bidez. Hori guztia Hémera Rodriguezen eta Elisa Gigliottiren Createctura proiektuari esker. Saioak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira hilaren 25an eta 26an (barikuan eta zapatuan).

Antzerki bidezko pintura tailerrari dagokionez, Monica Resanok eta Esther Lobatok, “Conoces a?” izenburuaren pean, esperientzia sortzaile bat bultzatuko dute, adin txikikoei gonbitea eginez artista bat ezagutzeko, gaitasun sortzaileekin konektatzeko eta familia-lotura sano bat sortzeko.

Artista batek historia kontatuko die umeei eta hauek aukera izango dute haren lanetako bat margotzeko, betiere profesional batek gidatuta. Zentzumenak zabaldu eta jolasean aritzeko gogoa dutenentzat pentsatutako tailerra da. Saioak urtarrilaren 12an eta otsailaren 9an egingo dira.

IZENA EMATEA 

Saio horietan parte hartu ahal izateko gonbidapena behar da. Horretarako, mezu elektonikoa bidali behar da haurzerbitzua@bilbao.eus helbidera, umearen izena eta zein egunetan eta zein tailerretan parte hartu nahi duen adierazita.

Eskariak urtarrilaren 9ko 09:00etatik aurrera onartuko dira; ezinbestekoa izango da goian adierazitako datuak behar bezala ematea.

Lekuak mugatuak dira: 25 ume pertsona heldu batekin, soinuen esperimentazio-saioetarako eta 15 familia, gehienez ere familia bakoitzeko 4 kide, antzerki bidezko pintura-tailerrerako; hortaz, gonbidapenak lortzeko kontuan hartuko da mezuen iritsiera-hurrenkera.

EGUTEGIA

Soinuen esperimentazioa

  • Urtarrilaren 25ean (barikua), 17:30ean, Abandoko Udaltegian. 3 eta 5 urte bitarteko umeak dituzten familientzat.
  • Urtarrilaren 25ean (barikua), 19:00etan, Abandoko Udaltegian. 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familientzat.
  • Urtarrilaren 26an (zapatua), 10:30ean, Abandoko Udaltegian. 3 eta 5 urte bitarteko umeak dituzten familientzat.
  • Urtarrilaren 26an (zapatua), 12:00etan, Abandoko Udaltegian. 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familientzat.

Antzerki bidezko pintura

  • Urtarrilaren 12an (zapatua), 11:00etan, Basurtuko Udaltegian. 12 urtetik beherako umeak dituzten familientzat.
  • Otsailaren 9an (zapatua), 11:00etan, Abandoko Udaltegian. 12 urtetik beherako umeak dituzten familientzat.