Datorren udaberrian zeharkatuko ditu Korrikak Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, apirilaren 4tik apirilaren 14ra bitartean. 21. Korrikaren ibilbidea ezagutzera eman dute gaur. Garesetik irtengo da eta apirilaren 11n, osteguna, Bilbora helduko da 'Klika! pausuz pausu, gure erritmora!' lemapean.
Hau, 1688. kilometroa izango da eta egurdi parteanan Zorrotzatik sartuko dira Bilbora. Guztira 88 testigu aldaketa egongo dira Bilbon eta arratsaldeko 16:20ak arte egongo dira Bilbotik. Ibilbidea honako hau izango da: Zorrotza, Olabeaga, Indautxu, Errekalde, Irala, Miribilla, Bilbo Zaharra, Abusu, Bolueta, Txurdinaga, Otxarkoaga, Txurdinaga, Santutxu, Begoña, Uribarri, Zazpikaleak, Abando, Indautxu, Deustu, Ibarrekolanda, San Inazio eta Elorrieta.
Era berean, familian, elkartean, lagunartean...kilometroen lekukoa eramateko aukera zabalik dago. Korrikaren bulegoekin harremanetan jarri, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko. Kilometroak erreserbatzeko epea urtarrilaren 14an hasiko da eta Bizkaiko telefono zenbakia 946 464 000 da eta posta elektronikoa bizkaia@korrika.eus da.
Zorrotza: 11:46
Olabeaga: 12:22
Indautxu: 12:30
Errekalde: 12:37
Irala: 12:46
Miribilla: 12:54
Bilbo Zaharra: 13:03
Abusu: 13:19
Bolueta: 13:32
Txurdinaga: 13:38
Otxarkoaga: 13:47
Santutxu: 13:58
Begoña: 14:14
Uribarri: 14:21
Zazpikaleak: 14:34
Abando: 14:50
Indautxu: 14:58
Deustu: 15:47
Ibarrekolanda: 15:59
San Inazio: 16:04
Elorrieta: 12:22