Garagardo dastaketa horretan, Boga garagardoak Fermin Muguruzarekin elkarlanean sortutako Stout motako garagardo beltza dastatzeko aukera egongo da. Arrazakeriaren kontrako aldarrikapen zaporetsua.Kolore beltza, testura suabea eta apar ugaria. Kafea, txokolatea eta banillazko usain indartsua. Garagar txigortua eta karamelu ikutuez beteriko zapore goxoa. Amaiera luzea eta mikaztasun ertain lehorra.
EZAUGARRIAK:
- Estiloa: Irish Extra Stout
- IBU-Mikaztasuna: 40
- EBC-Kolorea: 80
- ABV: %6.3
LEHENGAIAK:
- Lupuloa: Cascade, Kent Goldings
- Legamia: Ale
- Malta: Pale Ale, Chocolate, Caragold, Crystal, Brown, Oats, Roasted Barley
- Besteak: Banilla, Kafea, Txokolatea
Beste aldetik, Fermin Muguruzak zuzendutako Black is Beltza filmearen Beltza Naiz making of dokumentala emango dute. Bertan, animazio filme hori nola egin zen azaltzen dute. Proiektu horretan parte hartu dutenek beraien lana eta ikuspegia azalduko dute.