'Music has no limits' ikuskizuna martxoan itzuliko da Euskaldunara

uriola.eus 2019ko urt. 15a, 12:07

Ikuskizun berriztatua izango da aurtengoa; eta, iragarri dutenez, ezustekoz betea. Horien artean, Bilboko Sinfonietako 15 musikari gazte baino gehiagoren partaidetza.

Euskaldunara egin zuten azken bisitan “ez dago sarrerarik” kartela eskegi ostean, Music Has No Limits datorren martxoaren 23an itzuliko da Euskaldunako Auditoriora, ezustez betetako ikuskizun berritzailearekin.

Ezuste horien artean Bilboko Sinfoniettako 15 musikari gazte baino gehiagoren partaidetza azpimarratu behar da, hitzordua ikuskizun paregabe eta errepikaezin bilakatzeko. New York, Miami, Mexiko, Milan eta Espainiako hiri nagusiak liluratu dituen show-ak berriro ere sarrera guztiak agortuko ditu ziurrenez, agertokian ia hogeita hamar artista izango dituen bisita honetan. 

Nazioarteko talenturik onenarekin sortutako ikuskizunik handiena da. MHNL paregabeak musikaren alorreko muga tradizionalekin hausten du; horri esker, zentzumen guztiak astinaraziko dizkizun eta zur eta lur utziko zaituen esperientzia biziko duzu.

Opera, musika klasikoa, house, rock, dance, gospel, jazz eta abarren fusioa

Generoen nahasketa eta, besteak beste, Michael Jackson, U2, Laurent Garnier, Queen, Avicii, Barbra Streisand, The White Stripes, The Police taldeen abestiak, orain arte inoiz entzun ez dituzun eran. Zure abestirik gogokoenak, diziplina artistiko guztietako jeinuek agertoki berean interpretatuta.

Salto, oihu, dantza eta barre egingo duzu, edozer gerta daitekeen unibertso irekian. Argi, kolore eta efektuen fenomenoa. Music Has No Limits ikuskizunak musikaren muga eta kanon guztiak ezabatzen ditu, emankizun bakoitza bizipen paregabeko bihurtzeko.

Sarrerak salgai daude jadanik www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan. Sarrerak 30 eurotik aurrera, gehi kudeaketa gastuak.