Gabriel Aresti ipuin lehiaketaren XXXVI. ediziorako deialdia ireki dute

uriola.eus 2019ko urt. 16a, 10:48

Ekimen horren bitartez, Kultura Sailak, literatur sorkuntza sustatu eta, aldi berean, euskal hizkuntzak eman duen idazle garrantzitsuenetako baten irudia eta lana ezagutarazi nahi ditu.

Bilboko Udalak, gure Hirian denbora gehien daraman eta XXXV. edizio honetara partaidetza markak gaindituz eta euskaraz idatzitako gero eta testu gehiagorekin heldu den Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren beste edizio bat deitu du. Lehiaketak 3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko accesit bi banatuko ditu modalitate bakoitzean, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.

Lehiaketa, 18 urtetik gorako edozein nazionalitateko idazleei dago zabalik, baina aurkezten diren lanen jatorrizko hizkuntza Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bat izan beharko da, izan ere, ez da itzulpenik onartuko. Ipuinen gaia librea izango da, eta ipuinak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira. Gehienez ere hamabost orrialde izango dituzte (Times New Roman edo baliokidean, 12 gorputzean) 1,5 espazioan.

Aurreko edizioetan bezala, modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du, literatur munduko pertsona ezagunek osatua. Partaideek MARTXOAREN 30era arteko epea izango dute euren lanak formatu digitalean aurkezteko, udal webgunearen bitartez. Oinarri osoak eta parte hartzeko buletina helbide hauetan daude jada: www.bilbao.eus/concursoaresti eta www.bilbao.eus/arestilehiaketa.