Elkarretaratze jendetsua Andaluziako emakumeei babesa adierazteko

uriola.eus 2019ko urt. 16a, 11:55

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta, Bilbotarrek Arriaga Plaza guztiz bete zuten Andaluziar herriari eta bereziki bertan borrokan dabiltzan emakume feminista guztiei elkartasun osoa adierazteko.

Andaluzian gobernua osatu nahi duten muturreko eskuindar alderdiek emakumeenganako indarkeriaren aurkako legea bertan behera utzi nahi dutelako, Euskal herriko Emakumeon Mundu Martxak kalera irten da protesta egiteko. Azaldu dutenez, Mugimendu Feministak emandako aurrerapausoen aurrean sistemaren erreakzio gisa ulertzen dute, patriarkatuaren kateak estutzeko maniobra gisa.

Izan ere, Alderdi Popularreko Juanma Moreno Bonilla gaur betan izendatuko dute Andaluziako Lehendakaria Ciudadanos eta VOX alderdien laguntzarekin. Adierazi dutenez: "Espainiar faxismoa feminismoaren aurkako bulkada erreakzionarioa, migratzaileenganako fobia eta neoliberalismo basatia ezartzera etorri dira."

Hori dela eta, Euskal Herritik babes osoa eta elkartasun internazionalista eta feminista adierazi diete mundu osoan faxismoaren aurka borrokan dabiltzan emakumeei. Bereziki Andaluziako emakumei eta etorkin kolektiboei. Atzoko elkarretaratzearen arrakasta ikusita, hurrengo egunetan beste protesta batzuk antolatuko dituztela azaldu dute.