Hain zuzen ere, publikoa izango da zapatu honetako galako protagonista nagusietako bat, izan ere, hauxe izango da historia osoan ikusleei irekita antolatzen den tankera honetako lehenengo ekitaldia. Horren kariaz, Guerrak, zinema eta telesailak publikoari hurbiltzearen aldeko apustuari eutsiz, eskerrak eman dizkie zinemaren eta telesaileen zaleei, “den-dena eman baitute Feroz Sariekin, salgai jarri diren ia sarrera guztiak agortu dituztelarik”.
Feroz 2019 Sariak banatzeko ekitaldiko buru izango da Ingrid García-Jonsson antzezlea, belaunaldi oso bateko izarrik distiratsuenetakoa. Kamaleonikoa eta magnetikoa, Ingridek zapatuko gala berezkoa bezain zirikatzailea izango dela iragarri du, “industriaren arrakastak ospatuz eta piztutako ikamikei barre eginez”.
Bilbao Arena da hitzordu garrantzitsu honetarako aukeratu den agertokia, bi gertaera hauei erreparatuta: hauxe da Madrildik kanpo antolatuko den lehenengo aldia, eta historian lehen aldiz, publikoari irekitako gala zinematografikoa izango da, izan ere, ikusentzuleentzat salgai jarri ziren 2.400dik gora sarrerak astebete eskaseko epean agortu ziren, han-hemenka sortutako ezohiko ikusminaren eraginez.
Ekitaldia ikusentzunezko edukien munduko banaketa-plataforma nagusia den YouTubeko kanal ofizialaren bitartez ikusi ahal izango da. Emanaldia 20:00etan abiatuko da, Paco León, Inma Cuesta, Jose Coronado, Javier Rey, Javier Calvo, Javier Ambrossi, María León, Berto Romero edota “Élite” telesaileko antzezleak tarteko izango dituen alfonbra gorriaren transmisioarekin.
Gala 200:00etan hasiko da, une horretatik aurrera ezagutaraziko baitira Feroz 2019 Sarien irabazleen izenak. Nolanahi ere, aurtengo edizioak “El reino” (10 nominaciones), “Quien te cantará” (8), “Todos lo saben” (6), “Petra” (5), “Carmen y Lola” (4), “Viaje al cuarto de una madre” (4) eta “Campeones” (4) filmak ditu faborito zinema atalean, eta “Arde Madrid” (7), “El día de mañana” (5), “Paquita Salas” (4), “Vergüenza” (4) eta “Fariña” (3) telesailetan.