Aratusteak19

Xabi Aburruzaga eta Miren de Miguel izango dira Aratusteetako Farolin eta Zarambolas

uriola.eus 2019ko urt. 18a, 10:08

1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz.  Bilboko Aratusteak otsailaren 28tik martxoaren 5era ospatuko dira.

Jai Batzorde Mistoak, Bilboko Udaleko zein Bilboko Konpartseko ordezkariez osatua, Bilboko Aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak aukeratu ditu: Farolín eta Zarambolas. Aurten, Xabier Aburruzaga trikitilaria eta Miren de Miguel aktore eta sopranoa izango dira Farolín eta Zarambolas hurrenez hurren.

FAROLIN


XABI ABURRUZAGA txikitatik musikarekiko grina izan duen nazioarteko trikitilaria da. Zazpi urterekin solfeoa ikasten hasi eta urte bat beranduago pianoko akordeoia jotzen zuen dagoeneko. Rufino Arrolak trikitixaren munduan murgildu zuen. 1999an lehendabiziko diskoa kaleratu zuen, eta geroztik, hainbat sari irabazi ditu. Zeinbait liburu eta disko ere publikatu ditu, euskal kultura munduko txoko desberdinetara eramanez. 
Aste Nagusian, Aburruzagak bere txikitixaz Txupineren eguna alaitzen du. Horrela, “Txupineren Trikitilari” bihurtu da.

Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu duen bilbotarra da – ez du zertan Bilbon jaiotakoa izan behar-, Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen duen pertsonaia da, eta “Semper Plus Ultrak” (Beti haratago) laburbildu dezake bere ustea.

ZARAMBOLAS

MIREN DE MIGUEL Bilboko soprano, aktore, egile eta komunikatzailea da. Bere aburuz, “sopranoa da buru-belarri. Baita kabareteko-artista jaiotzaz, egilea ezinbestez, kazetaria UPV-EHUren erruz eta komunikatzailea, baita Social Media Marketing-eko edukien arduradun gogoz ere”.

Zarambolas, aldiz, gibel-handi bat da, Bilboko hiritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez diona. Ondo bizitzea atsegin duen jauntxoa, Carpe Diemek laburbiltzen du bere bizi-lema.

FAROLIN ETA ZARAMBOLASEN EPAIKETA

1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Urian gaiari kutsu txirenea ematea erabaki zen, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hautsi eta umore kutsua ezarriz, hiritarren izaera arketipikoaren bikoiztasun barregarria agerian uzteko.