Festibala sendotuta dago lau edizioen ondoren eta Loraldia Kultur Elkarteak bere 5. urteurrena ospatu nahi du. Izan ere, Euskal artistentzat erreferentziazko ekimena bilakatu da; publikoak urtez-urte babesa adierazten du; eta erakunde publikoen eta eragile pribatuen laguntza bilatzeari ekiten dio Elkarteak.
Euskal kulturaren erreferentziazko izen eta eragile handi batzuk izango dute presentzia ekitaldietan: Joseba Sarrionandia, Artze, Verdes liburudenda…
Eta hauek gogora ekartzeko ikuskizun bereziak prestatu dituzte, beste izen handi batzuen parte hartzearekin, besteak beste: Eñaut Elorrieta, Ruper Ordorika, Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe, Mikel Urdangarin, Miren Narbaiza – MICE-, Ines Osinaga, Joseba Irazoki, Xabi Paya, Sustrai Colina, Juan Carlos Perez, Natxo de Felipe, Itxaro Borda, Miren Amuriza, Mursego, Iratxe Fresneda… Ehun artista baino gehiagok parte hartuko dute Festibalean.
Loraldiaren aurkezpen bideoa José Antonio Sistiaga euskal abanguardiako artistak egin du. Gaur taldeko kidea izan zenak, De la luna a Euskadi filma egin zuen. Sormenezko proposamen berritzaileaizan zen hura, kamararik gabeko teknika erabili baitzuen, hau da, zeluloidean bertan pintatuta.