Elkarretaratzea migratzaileei laguntzen dieten Italiako alkateei babesa emateko

uriola.eus 2019ko urt. 21a, 10:33

Mugak Zabalduz Karabana iazko uztailean Italiara joan zen, eta han Riace herrian amaitu zuen ibilbidea, Calabriako kostaldean. Bertako alkateei, Matteo Salvini barne-arazoetako ministroak dituen migranteen aurkako politiken kontra azaldu diren alkateei, babesa eman die Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak.

Riace herriak urteak daramatza migratzaileak hartzen, beren herrietatik eta arrazoi ezberdinak direla medio ihesi kostaldera iristen zaizkien pertsonak. Domenicok eta Riaceko auzokoek herriaren errealitatea aldatu egin dute.

Erronka honetan Domenico Lucanok aurre egin dio italiako gobernuari, batez ere Matteo Salvini barne-arazoetako ministroari. Gizarte-laguntza guztiak murrizteaz gain, Lucanori galarazi dio Riacen bizitzea, alkatea den herrian. Gainera, deseuztatu nahi du orain arte arazorik gabe funtzionatu duen proiektua. Azken batean, asmoa da Europa gotorlekuarentzat “eredu txarra” izango litzatekeena saihestea.

Italia mobilizatzen ari da horri erantzuteko, eta Mugak Zabalduz Karabanan parte hartu zuten mugimenduek, hemen eta estatuan konzentrazio honen bitartez, beraien protesta agertu dute Italiako Gobernuaren jokaeraren aurka eta Domenico Lucanoren eta Riaceren alde, baita harrera-proiektuak garatzen ari diren gainontzeko herri italiarren alde ere.

Hori dela eta, elkarretaratzea egin zuten alkateei babesa emateko. Elkarteak adierazi duenez: "Ongi Etorri Errefuxiatuak taldekoek, alkate hauek babesten ditugu, kontsekuenteak eta desobedientzia zibila egiteko prest daudelako. Gainera, datorren astelehenean, idazki honi atxikitzen zaion dokumentua erregistratuko dugu Iruñea eta Bilboko Italiako kontsulatuetan. Bertan gaitzesten ditugu migratzaile edo babes bila diren pertsonen aurkako politika neofaxistak, zeinak, Italiako Gobernua bezala, Europar Batasuneko beste nazio eta talde politiko batzuk garatzen ari diren."