uriola.eus

Emakumezko antzerkigile amateurren lehen topaketa antolatu dute

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Topaketa datorren urtarrilaren 26an eta 27an izango da Bilborocken, goizez, 11:00etatik 14:00etara, sarrera librearekin leku guztiak bete arte.

 

2010ean lanean hasi zenetik, Teatro dell'Arte konpainia amateurrak arreta berezia eskaini dio emakumeari antzeztu dituen artelanetan. Halaber, eta horrekin bat etorriz, “Mujer: Arte y Esencia” izeneko eztabaidarako gune digitala sortu zuten. Bertan, hainbat egilek, emakumeak Artearen historian izan duen ekarpenari eta protagonismoari buruzko azterlanak eta gogoetak jartzen dituzte, Arte Dramatikoaren historian, batez ere.

Prozesu horretan, Bilboko konpainia antzerkiko testuen idazketan zentratuz joan da, emakume egilearen lana, profesionala ez den munduan, batez ere, modu publikoan hautematen ez den arloetako bat delako, gehienetan hori egiteko aukerarik ez dagoelako, hain zuzen ere. Testuinguru horretan sortu da antzerkiko testuen emakume idazle amateurrei euren lanak erakusteko eta hedatzeko eta euren presentzia ikuspegi eta esparru ez profesionaletatik indartzeko aukera eman gura dien ekimena.

Topaketak, euren antzerkiko testuen eta literaturan eta antzerkian egin duten ibilbidearen berri emango duten Amaia Vega Diez, Daniela Bartolomé, Miren Sanz Fika, Rosane Mateo, Josune Velez de Mendizabal eta Cristina Romea egileak bilduko ditu. Horrez gain, Agurtzane Intxaurraga dramaturgoak eta BarrikaHitza antzerki konpainia amateurreko emakume antzezleek idatzi duten eta 26an eszenaratuko den Troyanas antzezlan laburra zuzentzen duen Javier Liñerak ere egingo dute berba.

Hainbat antzerki taldetako kide diren Durangaldeko antzezle talde amateurreko kideekRosane Mateok idatzi eta zuzendutako Krisiak du errua! antzezlana eskainiko dute urtarrilaren 27an. Foroa ikus-entzule guztiei dago zabalik, eta baita erakundeei, erakusketa aretoei, antolatzaileei, konpainiei, kolektiboei, antzezle amateurrei eta profesionalei eta literaturarekin, antzerkiarekin eta arte eszenikoarekin erlazionatutako esparruetan lan egiten duten pertsonei ere. Eguzki Zubia antzezlea izango da ekitaldiaren aurkezlea eta dinamizatzailea.

2019/01/26 - 2019/01/27

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa