Euskaraldia Bilbok hiriko Belarriprestekin eta Ahobiziekin bilduko da 11 egun horietan bizi izan zutenaz hitz egiteko eta euskaraldiari buruz hausnartzeko. Horretarako, auzo desberdinetan asanbladak antolatuko dituzte. Lehenengoa bihar bertan izango da Otxarkoagan, lehen aipatutako lekuan eta orduan.
Ondoren, Deustualdearen txanda izango da, datorren astean Mullerenean. Urtarrilaren azken egunetan Alde Zaharrean, Miribillan eta Bilbo Zaharrean ere egingo dituzte. Bukatzeko, otsailaren 5ean, Errekalden egingo dute azken asanblada.
Batzar horietan auzo bakoitzeko datuak azalduko dituzte. Horrez gain, auzokideak eta parte hartzaileak zorionduko dituzte eta, taldeka, lau gai jorratuko dituzte. Euskaraldia auzoan eta Bilbon nola joan den, orain arte zer egin den eta hemendik aurrera ekimena aurrera eramateko eta Bilbo euskalduntzeko zer egin behar den aztertuko dute.
Horretarako, eta hausnarketa on bat egiteko, Euskaraldian izena eman zutenen parte hartzea eskertuko dute.