XVIII. bizikleta martxa Bilbotik itsasora

uriola.eus 2019ko urt. 22a, 10:38

Biziz bizi elkarteak BI-711 errepidetik bizikleta martxa bat antolatuko du larunbat honetan bidegorria eta txirrindulariek bide seguru bat eduki dezaten eskatzeko.

Urtea hasteko, eta beste urteetan egin duten bezala, instituzioei (Bizkaiko Foru Aldundia, Udaletxeak eta Eusko Jaurlaritza) eskatuko diete falta den bidegorri zatia egin dezatela. Izan ere, urte honetan Bilboko Udalak bere bidegorria Erandoraino luzatu du. 

Orain, guztira, 5.300 metro falta dira bidegorri hori Getxoko bidegorriraino heltzeko. Biziz bizk Bilbotik itsarora doan bidegorri bat eskatzen du. Horrela, udaletxetik Getxoko hondartzara doan ibilbide seguru bat egongo da bizikletaz segurtasunez gozatzeko.

Gaur egun falta den zatia, batez ere, Erandiotik pasatzen dena dena da. Hori lortzeko, eta bi bidegorriak lotzeko, Biziz bizi elkarteak BI-711 errepidetik bizikleta martxa bat antolatuko du ostiral honetan Foru Aldundiatik hasita.