'Ongi Etorri' dokumentalaren estreinaldia bihar Bilborocken

uriola.eus 2019ko urt. 22a, 11:51

Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak bihar, urtarrilak 23, Bilboko Bilborock aretoan 'Ongi Etorri' dokumentala estreinatuko du. “Gernika gehiagorik ez” lemapean egin zutenen martxaren dokumentala da eta sarrera doakoa izango da.

Gernikako bonbardaketaren 80. urtemugan, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak martxa internazional bat antolatu zuen “Gernika gehiagorik ez” lemapean. Horren bitartez, Euskadi harrera-herri moduan aldarrikatu zuten, haien herrialdeetatik gerratea, gosea etab. dela eta ihes egiten duten pertsonentzako.
 
Arratsalde horretan, irrika horrek bultzatuta, dozenaka mila pertsona Gernikan isilean sartu egin ziren. Dokumental honek, egun horretan Gernikan filmatutakoa, munduko leku desberdinetako 25 protagonistaren istorioa kontatzen du, errefuxiatu eta migratzaileek bizi egiten duten drama irudikatzen duena. Haien kontakizuna oinazez, beldurrez, indarrez, elkartasunez eta itxaropenez osaturiko mosaikoa da.
 
«Armak, gerrateak eta mugetako segurtasuna, hirurak, negozio berberak direnez», dokumental honek, protagonisten bizitzen bitartez, migrazioaren zergati sakonak eta ondorioak objektiboki aztertzen ditu.
Istorio hauetan murgiltzeak, mende honetako tragedi larri honetan izan dugun erantzukizunari buruzko hausnarketara eramango gaitu.
 
«Ongi Etorri» dokumentala Eurasia International Monthly Film Festival-ean saritua izan da, 40 minutu baino gehiagoko kategorian dokumentalik onena aukeratuta'. Bihar, urtarrilaren 23an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko dute Bilborock-en (Mesedeetako Kaia ,1)