Supersurraren 2. fasea eraikitzearen kontrako manifestazioa antolatu dute

uriola.eus 2019ko urt. 22a, 13:27

Bilboko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen (Supersur bezala ezagutuagoa) 2. fasearen eraikuntzak datorren egunetan hasiko dira. Bolintxuko gunea babesteko manifestatuko dira larunbat honetan.

Supersurreko lehenengo faseak izandako erabileran aurreikuspenak inondik inora bete ez diren arren; eta, horrez gain, estatuko errepiderik garestienetakoa izan arren 2. fasearekin datozen egunetan hasiko dira adierazi dute, autobidea luzatzeko.

'Supersur' autobidearen anpliazioa haran horretatik pasatuko da, eta bertako gune naturala suntsituko duela adierazi dute Bilboko talde ekologistek. Hori dela eta, urtarrilaren 26an Arriagako plazan bilduko dira era bertatik irtengo da antolatu duten manifestazioa.

Luzapen Horrek "hasieratik ez duela zentzurik izan argi uzten du eta 2. fasearen eraikuntza zulo horretan sakontzea izango litzatekeela" adierazi dute kontra dauden taldeek eta sindikatuek. Izan ere, Bolintxuren kontra egingo litzatekeen sarraskia kontuan hartzekoa da.

Beraz, hainbat taldek 'Supersur'eko proiektua bertan behera uztea eskatzea dute; Bizkaiko Foru Aldundiak mugikortasunaren inguruan duen politikak ez duela planifikazio erreal eta sostengarririk adierazi dute.