Hamaika amaren seme (alaba) antzezlana, Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena ospatzeko

uriola.eus 2019ko urt. 23a, 10:14

Arriaga Antzokiak Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenaren ospakizunekin bat egiten du hain justu efemeride hori ospatzeko asmoz gauzatutako Hamaika amaren seme (alaba) antzezlanaren emanaldi bat eskainiz.

Doke Antzerki Taldea Arriagako oholtzara igoko da larunbatean, urtarrilaren 26an, arratsaldeko 19:30etan, Josemari Velez de Mendizabalen obra hau antzezteko. Eusko Ikaskuntzak 2018an 100 urte bete zituela ospatzen jarraitzen dugu. Izan ere, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Foru Aldundiek 1918an eratu zuten Eusko Ikaskuntza.Haren sorrera euskal kulturaren modernitatearen hasiera izan zen.Nortasun kolektiboan sakondu nahi zuten eragileak biltzea lortuzuen erakundeak, indarrak batuz eta proposamen berritzaile etaeraginkorren bidez, zientziaren eta kulturaren garapena,gizarte-kohesioa eta Euskal Herriko erkidegoen lurralde-egituraketabultzatzeko.

Ildo horretan, antzerkia izan da Eusko Ikaskuntzak sorreratik lehenetsi duen jardueretako bat, bi helburu nagusirekin: batetik, gazteen artean zeregin artistikoa sustatzea, eta, bestetik, euskara lantzea. Laster sortu zuen antzezlanen biltegia, antzerki-taldeen errepertorioak osatze aldera. Testu originalen lehiaketak antolatu zituen, baita Euskal Herri osoko antzerki-talde amateurrak partaide izan zituzten antzerki-ekitaldiak ere.

Era berean, euskarazko antzezpenek tokia izaten zuten Eusko Ikaskuntzen Kongresuen egitarau akademikoetan eta 1927tik 1936ra erakundeak antolatu zituen udako ikastaroetan. 100 urte igarota, Eusko Ikaskuntzak leialki eutsi dio kulturarekin eta gizartearekin duen hasierako konpromisoari, eta Arrasateko Doke Antzerki Taldearen lankidetzarekin Hamaika Amaren Seme (Alaba)antzezlana estreinatu du Eusko Ikaskuntzen XVIII. Kongresuaren inguruan eta erakundearen mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan. Orain, Arriaga Antzokian eskainiko dute antzezlana.

 

Sinopsia

Hamaika Amaren Seme (Alaba)antzezlana azken ehun urteotako euskal gizartearen ikuspegi ezohikoa da, Euskal Herriaren bilakaera historikoa aurkezten baitigu, 2018an mende osoa betetzen duen Eusko Ikaskuntzaren bizitzan barreneko ibilbide paralelotik.

Baserri mitologia artean indartsua zeneko karlismotik, beren ondorioetan asmaezinak diren gaurko ideologien haize otzan ezinetara arteko urrats desberdinak agertzen ditu obrak, etapa diferenteak nabarmenduz. Une argiak, oso une ilunak; etsipen eta itxaropenak. 

Aukerarako konposatua eta garaian garaiko musika esanguratsua gehitu zaio obra idatziari zenbait eszenatan, ikuslea mugarri identifikagarrietaraino eramateko.