24 orduan 80 litro metro koadro bota dezake gaur Bilbon. Gainera, litekeena da euriekin batera sartaldeko haize-bolada zakarrak ere ibiltzea, 80 km/h artekoak haize-babesetan, eta 100 km/h artekoak haize-begietan.
Egoera horren ondorioz gerta litezkeen kalteak minimizatzeko, Bilboko Udalaren Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailak, Babes Zibilarekin batera, Uriko urak biltzeko sistemak eta estolderiak aztertu ditu, arreta berezia jarriz uholde-arrisku handiena duten guneei eta ibaitik gertuen diren guneei.
Bilboko Udalak herritarrei eskatzen die egon daitezela adi hedabideek zer esaten duten jakiteko, ibilgailuak lekuz aldatu beharra gertatuko balitz ere edo erreka inguruko lekuetan eraikinak hustu behar izanez gero ere, eta ezar ditzala kasu horietan ohikoak izaten diren autobabes-neurriak. Bestetik, euri-jasen ondorioz, mendi-magaletan lur-irristatzeak ere gerta daitezkeela gogoratu du. Gaur gauean, adibidez, ibaiak gainezka egin du Elorrietan eta Zorotzaurren.