Carmen Muñozek: “Iparraguirre kalea oinezkoentzat egiteko obraren tamaina ikusirik, ez dugu ulertzen nola aurkez daitekeen aldez aurretik Babes Zibilaren baimena jaso gabe”

UdalBerrik gobernu-taldearen zorroztasunik eza salatu du, hirian proiektuak abian jartzerakoan. Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdiek osatutako koalizioko bozeramaile Carmen Muñozek kritikatu duenez, udal-gobernuak nahiago du proiektua lehenbailehen argitaratu, bilbotarren segurtasuna kontuan hartu baino. “Hauteskundeen aurreko beste maniobra baten aurrean gaude, argi eta garbi. Iparraguirre kalea oinezkoentzat egiteko obraren tamaina ikusirik, ez dugu ulertzen nola aurkez daitekeen aldez aurretik Babes Zibilaren baimena jaso gabe. Ez dezagun ahaztu birmoldaketa horrek ehunka herritarri eragiten diela”, adierazi du Muñozek.

Osorik irakurri