Maiatzaren 2tik 11ra FANTen 25. edizioa egingo da

uriola.eus 2019ko urt. 25a, 09:59

FANT 25ek edizio honetarako bere kartela aurkeztu du eta, gaurtik aurrera, 25. urteurreneko spota ikusi ahal izango da; Spota Aitzol Saratxaga zinegile bilbotar gazteak zuzendu du.

Maiatzaren 2tik 11ra Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren - FANTen 25. edizioa egingo da. Ikus-entzuleei ezuste eta ekitaldi berezi asko eskaintzeko asmoz heltzen da zilarrezko ezteietara.

Aurrerapen gisa, Bilboko Udalak, ekitaldiaren antolatzaileak, zenbait jarduera eskainiko ditu, beste jaialdi batzuekin edo hiriko erakundeekin lankidetzan, berrikuntzen aurre-estreinaldiak, klasiko batzuen berrikuspena, hitzaldiak, emanaldiak eta ikus-entzule mota guztiengana heldu nahi duten beste proposamen batzuk.

Horrela, FANTek, maiatza aurretik bere ikus-entzuleekin elkartzeko aitzakia bilatzen du, eta hilean behin, Golem –Alhondiga zine aretoetan estatu mailako aurre-estreinaldi bat eskainiz egingo du. Lehenengoa hilabete honetako 31n izango da, 20:00etan, gazte generoko zinearen Goonien garaiari omenaldia eskaintzen dion Anouk Whissell, François Simard eta Yoann eta Karl Whissell-en “Verano del 84” (2018) film kanadiarrarekin.