UdalBerrik Aburtori eskatu dio herritarrei azalpenak emateko itsasadarrak Zorrotzaurren gainezka egin ondoren

Udal-talde honetako bozeramaile Carmen Muñozek bere atsekabea adierazi du, alkateak, beste behin ere, herritarren arazoak alde batera utzi dituelako. “Ez dakigu lan horren azken xedea zein zen: Bilbo uholdeetatik babestea, edo irla bat asmatzea EAJren apetak betetzeko. Gobernu hau behin eta berriz ahalegintzen ari bada ere Bilbon Manhattan bat eraikitzen, errealitateak Veneziarekin antz handiagoa dugula erakusten du, eta ez turismoagatik, uholdeengatik baizik. Eta tristea da MTVko izarrak izatea, gure auzoko batzuk, aldi berean, itsasadarraren goraldien beldurrez bizi diren bitartean”.

Osorik irakurri