Bosgarren urtez jarraian hautsi du Bilbok turisten marka

uriola.eus 2019ko urt. 25a, 11:05

'Bilbo erakusleiho hiria' proiektua aurrera darrai. Guztira, 2018. urtean, 932.771 turista iritsi ziren Bilbora. Kopuruak % 2,2an gainditu du 2017. urtean hirira etorri ziren bisitariei dagokiena. Bestalde, 1.798.518 ostatu-gau erregistratu ziren iaz, 2017. urtean baino % 2,8 gehiago.

Hori horrela, bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia 1,93 gauekoa da, iaz baino % 0,6 gehiago. Hoteletako okupazio-maila, logelaka, % 74,7ra iritsi da, 2017. urtean baino % 0,2 gehiago. Gainera, 351.334 bisitarik eskatu dute informazioa hiriko turismo-bulegoetan.

Bilboko turismoak, 2018. urtean, bisitarien marka hautsi zuen ondoz ondoko bosgarren urtez. Izan ere, inbertsioa ere handia izan da, makro ikuskizunen urtea izan delako: MTV Europe Music Awards; European Rugby Champions Cup eta European Rugby Challenge Cup; Red Bull Cliff Diving jauziak; eta munduan erreferentzia diren Routes kongresua, berdintasunari, aniztasunari eta inklusioari buruzko CEMR konferentzia edo Ekonomia sozialeko GSEF 2018 Foro Globala, izan dira Bilbon besteak beste.

BOST URTEZ ETENGABE HAZTEN

2014. urtetik 2018ra % 25,63 handitu dira bisitak, hau da, azken bost urteotan 742.445 bisitari hasi zen jasotzen eta 2018an 932.771 bisitari jaso zuen.

Aldi berean, ostatu-gauak, % 24,60 hazi dira. Hau da, 2014 urtean 1.443.407 ostatu-gauak erregistratu ziren, eta 2018an, berriz, 1.798.518. Datuek erakutsi digute Bilbo bosgarren urtez jarraian hazi dela bertara etortzen diren turistei eta hirian igarotzen dituzten gauei dagokienez.

Hori ikusita, hurrengo urteetan beste 7 hotelek beraien ateak irekiko dituzte hirian. 2019a urte lasai izatea aurreikusi dute, baina, 2020. urtean Eurokopa dator Bilbora, eta beste zenbait ekitaldi berri heldu daitezke. Udalak aspaldi hartu zuen erabakia eta apostua da, Bilbo 'erakusleiho hiria' bihurtzea eta turismo jasangarri baten bila lan egitea.