Apustu etxeak eta joko aretoak gazteen prekaritateaz eta “miseria-egoeraz” aprobetxatzen direla salatu dute, familia langileen artean mendekotasuna gero eta hedatuago dagoela argudiatuz.
Arazoa konpontzeko, proposamena egin dio Eraginek osoko bilkuran onartua izateko eta Udalari neurriak har ditzala exijitu dio.
Besteak beste, apustu etxeen eta joko aretoen lizentziak murriztea, ikasketa zentroetan 500 metroko perimetroan halako establezimenduak egotea debekatzea eta negozio hauen ikusgarritasuna mugatzea eskatu diote. Areago, leku publikoetan publizitatea kentzea eta San Mamesen, Bizkaia Frontoian eta Bilbao Arenan mota honetako publizitatea kentzeko ere eskatu diote, bai eta “jokoak eragiten dituen ondorio lazgarriak ikusarazteko kanpainak bultzatzea” eta “ikasketa zentroetan kontzientziazio-programak egitea ikastorduetan zehar, kaltetutako pertsonekin batera”.