Ikus-entzunetako emakume sortzaileak Bilborocken bilduko dira

uriola.eus 2019ko urt. 29a, 14:05

Emakume-On jardunaldiak ospatuko dituzte urtarrilaren 30ean eta 31n, emakume sortzaileek ikus-entzunezkoen eremuan betetzen duten zeregina agerira ekartzeko eta gogoeta egiteko.

Bigarrenez ospatuko dituzte Bilborocken Emakume-On jardunaldiak, emakume sortzaileek ikus-entzunezkoen eremuan betetzen duten zeregina agerira ekartzeko eta gogoeta egiteko. Sarrera doakoa eta librea izango da, lekua bete arte.

Bi eguneko egitaraua prestatu dute horretarako, urtarrilaren 30ean hasita. Besteak beste mahai-inguruak, proiekzioak, umorezko bakarrizketak, musikaz lagundutako ipuinak, playback-lehiaketa eta networking-Dj musika-saio bat izango dira asteazken eta ostegun arratsaldean.

Asteazkenean mahainguruak nagusituko dira. Izaskun Arandia, Iera Diaz eta Rose of Dolls gaur egu emakumeek ikus-entzunezkoen eremuan duten egoeraz arituko dira, eta Sofia Zallio, Ane Lindanek emakumeen ekintzazko zinema izango dute hizpide. Proiekzioak, proiektuen aurkezpenak eta bakarrizketak ere izango dira jarunaldien lehen egunean.

Bigarren egunean, berriz, musikaz lagundutako ipuin kontaketa, 'Youtuber women fight', playback lehiaketa eta networking eta open mic saioa izango dira. Ekitaldiari amaiera emateko sari banaketa eta Koala Rabioso eta Naty Penadasen emanaldia egongo da.