“Erabili Euskara Bilbon” lelorarekin, jarduerak taldeka egiten dira uriko auzoetan urte osoan zehar, uztailean eta abuztuan izan ezik. Jarduera horiek hauentzat guztientzat dira: ikasleentzat, ikasle ohientzat, euskara hobetu nahi dutenentzat eta, oro har, euskaraz dakiten eta denbora librean euskaraz bizi nahi dutenentzat.
Era bateko eta besteko jarduera eta tailerren artean eskaintzen dira bisita gidatuak Arte Ederren Museora eta Guggenheimera, Euskal Dantzak, antzerkia, garagardo, ardo, kafe eta olio dastaketak, kultur ibilaldiak Bilbon han eta hemen, kultur jarduerak, sukaldaritzako tailerrak, esku-lanak, argazkigintza, autodefentsa eta teknologia berriak. Jarduera guztiak euskaraz egingo dira.
Jarduera horietan parte hartzeko, Darabilbo web orrian eman behar da izena, eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretarako izan ezik) eta euskara apur bat jakitea: www.darabilbo.eus.
OTSAILEKO JARDUEREN PROGRAMA
Jardueren egutegia, otsailerako, hau da:
Otsailaren 6an, 19:30ean.
Harkaitz Canoren “FAKIRREN AHOTSA” liburuaren irakurketa eta solasaldia. Bira Kultur Gunea, Erronda kalea, 2.
Otsailaren 7an, 9an eta 12an, bosna sarrera zozketatuko dira Arriaga Antzokiko “MACBETH” antzezlanerako.
Otsailaren 7an eta 12an goizeko 11:00etan izango da eta otsailaren 9an, 19:30ean.
Otsailaren 8an eta 22an, 19:00etan.
Euskal dantzak. 19:00etatik 20:00etara, Gaztedi Dantza Taldearen egoitzan (Santuxu kalea). Hil guztietako 2. eta 4. barikuan egingo da.
Otsailaren 11n, 17:30ean.
Bisita gidatua eta tailerra Arte Ederren Museora. Erakusketa: “68aren ostean. Artea eta arte-praktikak Euskal Herrian 1968tik 2018ra”.
Otsailaren 11n, 18:00etan.
Gozogintzako tailerra “goxua” egiteko, Lord Cupcake-en, Indautxu kale partikularreko 3an.
Otsailaren 15ean, 20:00etan.
Garagardo dastaketa, Altamiran, Kobetamendi Elkartean, Altamira auzoko 19an.
Otsailaren 22an, 10:00etan.
Bisita gidatua eta tailerra Arte Ederren Museora. Erakusketa: “68aren ostean. Artea eta arte-praktikak Euskal Herrian 1968tik 2018ra”.
Otsailaren 25ean, 18:00etan.
Gozogintzako tailerra “pantxineta” egiteko, Lord Cupcake-en, Indautxu kale partikularreko 3an.
Otsailaren 27an, 18:00etan.
“Buruarinak” familiarentzako tailerrak. 20 ume euren senideekin, Mirigorri Kultur Elkatean, Gernika Lorategien kaleko 25-27an.
Otsailaren 28an, 17:30ean
Bisita gidatua Arte Ederren Museora. Erakusketa: “ABC. Bilboko Museoko alfabetoa”.