Otsailan eta martxoan Berri Txarrak taldeak kontzertu sorta emango du Euskal Herriko hainbat areto txiki eta gaztetxetan. Bilbon, Kafe Antzokian izango da eta bi egun jarraian izango dira jotzen. Bira, Gernikako Astra Gaztetxean hasiko da otsailaren 15ean. Ondoren, Bilbora etorriko dira.
Otsailaren 19a, asteartea, eta 20a, asteazkenea, izango dira Kafe Antzokiko datak. Sarrerak gaur bertan jarriko dituzte salgai, arratsaldeko 17:00etan. Toki fisikoetan eskuratu daitezke soilik, beraz, azken sarrera salmentekin gertatu ziren problemak ekiditzeko, kontzertuak izango diren lekuetan lortu daitezke bakarrik.
Beraz, Oraingo honetan ez dira interneten jarriko, tokian tokiko txarteldegietan baizik. Gaur 17:00etan Kafe Antzokian sarrerak saltzen hasiko dira. Hauek, 18€ko prezioa daukate.