'Bilboko Zirkuitoa' igandean hasiko da Bilborocken

uriola.eus 2019ko ots. 6a, 11:08

Hiriko 16 talderi, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak, euren lanak aurkezteko aukera emateaz gain, antzerki zirkuituak kultur eskaintzaren deszentralizazioa ere bultzatzen du, beste eskaintza eszenikoak heltzen ez diren hiriko auzoetan emanaldiak eginez.

Bilboko Zirkuituaren, arte eszenikoen alorrean, gehienak zaletuek edo erdi-profesionalek osatutako bertako taldeen jarduera bultzatu nahi duen Bilboko Udalak antolatutako programaren XVIII. denboraldia igande honetan inauguratuko da Bilborock aretoan, arratsaldeko 19:00etan hasiko den inaugurazio jaiarekin. Bertan, ATX Teatroa konpainiaren azken lana den eta protagonistak Miriam K. Martxante, Aiora Sedano eta Esti Villa diren “7ak bat” eskainiko da, BilbaoEszenako – Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroko Artistak Egoitzan programaren barruan 2018an aukeratutako proiektua, hain zuzen ere.

7ak bat” arte garaikide pieza da –euskaraz– eta bertan, gizakiaren gaiztasunari buruzko gogoeta egiten da, berezkoa edo saihestezina ote den galdetuz. Gure kulturaren zazpi bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Victor Frankensteinek egin zuen bezala, izaki berriari emango diote bizia, piztia grotesko, basati eta gupidagabea, komikotasunez, satiraz eta sarkasmoz betetako lengoaia erabiliz, pertsonek ezkutatu nahi duten hori agerian uzteko. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

ZIRKUITUA EGITARAUA OTSAILA – APIRILA 2019

  • OTSAILAK 10: “7ak bat” (ATX Teatroa). Bilborock. 19:00etan
  • OTSAILAK 14: “Y todo por amor” (7 Grados). Errekaldeko Udaltegia. 19:30ean
  • OTSAILAK 15: “La gran depresión” (Luna Llena). San Frantziskoko Udaltegia. 19:30ean
  • OTSAILAK 21: “Intervalo”. (Loop). Otxarkoagako Udaltegia. 19:30ean
  • OTSAILAK 22: “DES-”. (Totum). Begoñako Udaltegia. 19:30ean.
  • OTSAILAK 28: “Sal marina” (Alanbike Teatro). Errekaldeko Udaltegia. 19:30ean
  • MARTXOAK 1: “Brumas vespertinas” (Kaleka antzerkia). Begoñako Udaltegia. 19:30ean
  • MARTXOAK 7: “Historia de un coche” (Arimaktore). Otxarkoagako Udaltegia. 19:30ean
  • MARTXOAK 14: “Intervalo” (Loop). Castañoseko Udaltegia. 19:30ean
  • MARTXOAK 15: “Jusgaduen” (Justi Larrinaga). Basurtuko Udaltegia. 19:30ean
  • MARTXOAK 22: “Historias de un mojón de carretera” (La trascienda teatro). Begoñako Udaltegia. 19:30ean
  • MARTXOAK 28: “¡Hoy milagro!” (Atakados). San Frantziskoko Udaltegia. 19:30ean
  • MARTXOAK 29: “Camiselle” (La Pacheca Collective). Zorrotzako Udaltegia. 19:30ean
  • APIRILAK 3: “Gabriela” (Justi Larrinaga). Castañoseko Udaltegia. 19:30ean
  • APIRILAK 4: “Morse” (Zirkozaurre). Otxarkoagako Udaltegia. 19:30ean
  • APIRILAK 10: Hiru dantza pieza (Krego-Martín Danza, Input Danza eta Cía. Ana Capilla). San Frantziskoko Udaltegia. 19:30ean

Emanaldiak 19:30ean hasiko dira –19:00etan hasiko den inaugurazio emanaldia izan ezik–, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Zorrotzako eta Castañoseko udaltegietan, sarrera librea izango da, udaltegietan bertan emanaldiak hasi baino ordubete aurretik hasita jaso beharko diren gonbidapenekin.