Carmen Muñoz: “Aldez aurretik informazioa ez izateak oposizioaren lana oztopatzen du”

Bilboko Segurtasun Itunak gaur goizean egindako bileraren ondoren, Udalberri – Bilbao en Comúnek atsekabez adierazi du udal-gobernuak gaurkoa bezalako bilera garrantzitsu batera aldez aurreko informaziorik izan gabe bertaratzera behartu dituela berriz ere. “Datuak lehendik eduki behar genituen, aztertu eta kontrastatu ahal izateko. Horrek ekarpenak egiteko eta aldaketak iradokitzeko aukera emango liguke, baina hori gaur ezinezkoa izan da”, adierazi du atsekabez udal-taldearen bozeramaile Carmen Muñozek.

Osorik irakurri