Aplikazioak egiteko ikastaroa antolatu dute

uriola.eus 2019ko ots. 7a, 08:42

Ikastaro teknologikoen eskaintza oparoa prestatu dute aurten Azkue Fundazioan. Otsailaren 27an izango da lehenengoa: APPinventor ikastaroarekin.

Ikastaroa doakoa da eta gaur ireki dute bertan izena emateko epea. Izena emateko epea otsailaren 21ean amaituko da. Plaza mugatuak dira; beraz, sakelakorako aplikazio sinple bezain erabilgarriak sortzen ikasteko aukera eskaintzen dute, aldez aurretik izena emanda.

Aurretik programazio ezagutzarik izan ez arren, sakelako aplikazio politak sor daitezke Appinventor erabiliz. Aplikazio praktikoak, hezkuntzara bideratutakoak, jokoak... gauza asko egiteko aukera ematen du. Ikastaro honetan, taldean lan eginez, aplikazio propioak sortu eta besteek egindakoak moldatzen ikasiko dute.
 

EGUNA: Otsailak 27, asteazkena
ORDUTEGIA: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era
PLAZA KOPURUA: 12 lagunentzako ikastaroa izango da
LEKUA: Euskararen Etxea, Agoitz plaza 1, Bilbo
PREZIOA: Doan
IZEN-EMATEA: https://goo.gl/forms/zV4chOgLSpq6ZkDv1