Otsailaren 18an San Mameseko Ingeniaritza Eskolan hasiko da Bilboko Herri Unibertsitatea. Bigarren egunean, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean jarraituko dute eta, azkenik, otsailaren 20an, Deustuko Unibertsitatean amaituko da egitaraua.
NUPeko kideek ere, Herri Unibertsitateko egitaraua aurkeztu dute, baina hauek bi egunetara mugatuko dituzte jardunaldiak. Otsailaren 19rako ikastaroak, hausnartzeko guneak, aurkezpenak eta beste hainbat dinamika prestatu dituzte. 20rako, berriz, mobilizazioak, proiekzioak…
Leioako, Ibaetako eta Gasteizko Herri Unibertsitateei dagokienez, oraindik ez dute egitaraurik aurkeztu, baina zein datatan izango diren zehaztu dute. Hirurak hasiko dira otsailaren 19an eta 21etan emango diote amaiera.