Ibilgailu batek harrapatuta gizonezko bat hil da Begoñan

uriola.eus 2019ko ots. 11a, 10:19

Pertsona bat hil da ibilgailu batek harrapatuta gaur goizean Zumalakarregi kalearen 34. zenbakiaren aurrean. Harrapaketa 6:52 inguruan jazo da eta ibilgailua bertatik alde egin du. Bilboko Udaltzaingoa lekukoak bilatzen ari da.

Gazte bat ibilgailu batek harrapatuta hil da Begoñan gaur goizean. Ezbeharra 6:52ak aldera gertatu da Zumalakarregi kaleko 52. zenbakian eta gorpua pasabidetik 10 bat metrora zegoen. Anbulantzia heldu denean ezin izan dute bere bizia salbatzeko ezer egin. 

Bilboko Udaltzaingoa lekukoak eskatzen hasi da. Izan ere, ibilgailuak bertatik ihes egin du inolako laguntzarik eman gabe. Horregatik, Bilboko Udaltzaingoak hori buruzko informazioa eman dezaketen lekukoak eskatzen ditu, gertatutakoa argitzeko.

Ezbeharraren inguruko daturen bat eskain dezaketen guztiak harremanetan jar daitezke Udaltzaingoko Argiketa Sailarekin 94 420 50 40 telefonoaren bitartez.