Aurreko edizioetan bezala, 2019an ere, Auzoz-Auzo egitarauaz gozatuko dugu hainbat txokotan MUSIKA-MÚSICA jaialdiaren atari gisa. Otsailaren 12an (20:00etan), Auzoz-Auzo egitarauko lehenengo ekintza eskainiko da, “Gershwin eta musika iparamerikarra” izenburupean eta IMPROMPTUren eskutik. Basurtuko Barrutiko Udaltegiko Ekitaldi Aretoan izango da.
Otsailaren 14an (19:30ean), Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldien Aretoan (Bidebarrieta, 4), ‘Musika-Músicaz hizketan-Hablando de Musika-Música’ topaketa egingo da Musbika Ensemble-n zuzeneko musikarekin. Holst eta Gershwin-en obrak interpretatuko dituzte eta, Mercedes Albainarekin batera, edizio honetako eduki musikalak helaraziko dizkiote publikoari. Ekitaldi hori biharamunean ere eskainiko da, otsailaren 15ean (19:30ean), Miguel de Unamuno Institutuko Auditorioan (Poza Lizentziatua, 1).
Otsailaren 16 eta 17an (18:00etan), Iyoko Ensemble-k Barakaldoko Munoa Jauregiko bisita gidatuak girotuko ditu eta otsailaren 19an (17:30ean), ‘Melodia sentigarriak-Melodías para sentir’ kontzertua entzun ahal izango dugu Gazteluondo Egoitzan Euskadi Brass-en eskutik.