Atzo gizon bat harrapatu zuen gidaria polizia-etxean aurkeztu da

uriola.eus 2019ko ots. 12a, 11:33

Ezbeharra goizeko lehenengo orduan gertatu zen Zumalakarregi kaleko 52. zenbakian eta anbulantzia heldu zenerako ezin izan zuten bere bizia salbatzeko ezer egin. Gidariak bertatik alde egin zuen, baina arratsaldean ertzaintzaren polizia-etxean agertu zen eta egindakoa aitortu zuen.

Gizon bat ibilgailu batek harrapatuta hil zen Begoñan. Ezbeharra 6:52ak aldera gertatu zen Zumalakarregi kaleko 52. zenbakian eta gorpua pasabidetik 10 bat metrora zegoen. Anbulantzia heldu denean ezin izan dute bere bizia salbatzeko ezer egin. 

Gidariak bertatik alde egin zuen, baina arratsaldean ertzaintzaren polizia-etxean agertu zen eta egindakoa aitortu zuen. Hala ere, Bilboko Udaltzaingoa lekukoak eskatzen jarraitzen du, benetan zer gertatu zen argitzeko. 

Ezbeharraren inguruko daturen bat eskain dezaketen guztiak harremanetan jar daitezke Udaltzaingoko Argiketa Sailarekin 94 420 50 40 telefonoaren bitartez.