Emakumeak salatu duenez, erasoa igande goizaldean izan zen Bilboko etxebizitza batean. Ertzaintzak berak atxilotu zuen polizia, egunean bertan, Iurretako (Bizkaia) Brigada Mugikorraren egoitzan lanean ari zela.
Astelehenean epaitegira eraman zuten, eta behin-behinean aske utzi du epaileak, emakumearenganako urruntze aginduarekin. Ertzaintzak, epaiketa egin arte kargutik kendu du agentea, eta espedientea zabaldu dio.