'Euskaraldia. Eta orain zer? topaketa Bilborock aretoan

uriola.eus 2019ko ots. 13a, 11:46

Larunbat honetan, goizeko 10:00etatik 13:30etara 'Euskaraldia. Eta orain zer?' Bilboko Euskaltzaleon topaketa antolatu dute. Bertan, Bilboko Euskaraldian parte hartu zutenen iritziak jaso nahi dituzte. 

Azken hiru asteetan, bilera irekiak izan dira Bilboko auzo gehienetan, eta bertan, Euskaraldia ariketa sozial erraldoiaren balorazioa egiten ibili dira, hiru galderari erantzunez: 

- Zeintzuk dira ariketaren alde onak eta hobetu beharrekoak? (Rolak, Txapak, Formakuntza, arlo tekinikoak...)
- Bilboko auzoetan eragitea lortu dugu? (Bizipen pertsonalak, ikusgarritasuna, elakrrizketa elebidunak, Udalarekin izandako akordioa...)
- Bilbok egindako ekimenen balorazioa. (Urriak 7ko Bilbon Euskara Ari Du ekitaldia, Azaroaren 23ko Azkuna Zentroko ekitaldia, Abenduak 2ko BiziPrest Eguna, auzoetako dinamikak, hitzaldiak...) 
 
Larunbat honetan hurrengo Euskaraldiari begira eta orohar, Bilbok behar duen euskalgintza marrazten joateko ekarpen biltzeko xedearekin bilduko dira. Gaitegia bertan adostuko dute eta denon iritzia jaso nahi dute. Beraz, Euskaraldian parte hartu dutenen iritzi desberdinak bildu nahi dituzte.
 
Adierazi dutenez, dagoeneko 50 lagunek eman dute izena topaketan, tartean, euskaltegietako arduradunak, auzoetako batzordeetako lagunak, euskara elkarteetako kideak edota parte hartu nahi duen edozien ahobizi zein belariprestek ere. Parte hartzeko aldez aurretiik bilbo.euskaraldia.eu helbidean izena eman behar da.