UdalBerrik ezezko botoa emango dio Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren hasierako onarpenari

Ahal Dugu, Ezker Anitza – IU eta Equo Berdeak alderdiek osatutako koalizioa aste honetan bildu da Asier Abaunza Hiri Plangintzako egungo zinegotziarekin, koalizioak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren gainean duen jarrera azaltzeko. UdalBerriko kideek 53 proposamen landu dituzte guztira, eta proposamen horietatik uko egin ezinezko 10 mahaigaineratu dituzte negoziazioaren esparruan, datorren bi hamarkadetarako Bilborentzat funtsezkoa den plan horrek koalizioaren ikuspegia modu konstruktiboan txertatzeko aukera izan dezan. Hiriaren ikuspegi gizatiarrago eta jasangarriago bat.

Osorik irakurri