Hiria lausotzen dituen mugak, Carlos Cánovas argazkilariaren ikuspegia Rekalde Aretoan

uriola.eus 2019ko ots. 18a, 11:00

Erakusketa maiatzaren 19ra arte bisitatu ahalko da eta hiri-paisaiaren inguruko ehun bat argazki baino gehiago biltzen ditu. Bere serierik famatuenen artean ‘Itzulerarik gabeko paisaia’ erakusten da, Bilboko itsasadarraren industria-sarearen azkenengo egunak dokumentatzen dituena.

Erakusketak artistaren argazkirik onenak biltzen ditu ehun bat iruditan barrena egindako ibilbide baten bidez, 80. hamarkadaren hasieran hasten dena eta gaur egunera arte; horietako asko, gainera, argitaragabeak dira. Artistak "gure ikus-memoriari egiten dio erreferentzia eta, kasu askotan, gaur egun existitzen ez diren baina propio eta gertuko gisa gogoratu eta ezagutzen ditugun tokiak erakusten dizkigu", azaldu du Lorea Bilbaok.

Gainera, "Denboran" aparteko erakusketa bat da (Juana Arlegui komisario duena) eta Madrilen egin zen PHOTOESPAÑAren aurreko edizioan erakusketa onenaren publikoaren saria jaso zuen.

Gaineratu behar da erakusketa hau Nafarroako Unibertsitatearen Museoak antolatu zuela ICO Museoaren lankidetzarekin.

Gaurtik aurrera, Bilbo Rekalde Aretoan ikusleak gizarte- eta industria-aldaketa handien aurrekoak diren edo horiek gogorarazten dituzten bitarteko momentuetan egin diren dokumentu poetikoak diruditen hainbat argazkiz gozatu ahalko du. Argazkietan bat egiten dute gizakiaren naturak eta esku-hartzeak. Hiriaren mugetan kokatzen diren paisaiak dira, espazioa, distantzia eta denbora kontzeptuen inguruko hainbat irakurketa iradokitzen dituztenak. Cánovas objektibitatearen asmotik urruntzen da eta lotura afektiboa ezartzen du proposatzen dituen espazioekin.

"Denboran" Carlos Cánovasek hiriarekin lotuta egin duen lanaren errepaso on bat da. Ibilbidea serietan antolatzen da: Tapias (1980), Harresiz kanpo (1983-1990), Vallès Oriental (1990), Itzulerarik gabeko paisaia (1993-1994), Paisaia anonimoa(1992-2005) eta Zazpigarren zerua (2007-2018).