Gazte horiek lehenengo intsumituak izan ziren, horietatik 11 atxilotuak izan ziren eta espetxe militar desberdinetan sartu zituzten. Bi hilabete beranduago, apirilean, beste 60 intsumitu gehiago aurkeztu ziren, eta horietatik bi baino ez ziren atxilotuak. Ekainean, berriro, beste 75 intsumitu gehiago aurkeztu ziren eta kasu honetan horietatik 4 atxilotuak izan ziren.
Desobedientzia zibilaren aldeko ekimen honek 12 urte iraun zuen. Garai horretan 1670 intsumitu espetxeratuak izan ziren. Protesta hau 1989ko otsailean hasi zen eta 2001eko abenduaren 31an bukatu zen, egun horretan Derrigorrezko Zerbitzu Militarra abolitua izan zen. 12 urte horietan espainiar estatuko 25.000 gazte inguru intsumituak deklaratu ziren, horietatik 12.000 inguru Euskal Herrikoak. Gazte hauek ejerzitoen eta militarren baloreak eta jokabideak ozenki salatu zituzten: jerarkiak, pentsamendu akritikoa, biolentzia erabiltzea gatazkak konpontzeko, eta abar.
Intsumisioa jaio baino lehen, 80 hamarkadan, bazeuden Derrigorrezko Zerbitzu Militarrari uko egiten zioten hainbat objektore eta horietatik batzuek Kakitzat Koordinakunde Antimilitarista sortu zuten. Gobernuak objektore hauei Ordezko Gizarte Prestazioa egitera behartu zuenean Intsumisioa estrategia jaio zen eta honek antimilitarismoaren zabalkuntza ekarri zuen.
Euren baliabideak desobedientzia zibila eta gizarte mobilizazioa izan eta izaten dira. Gaur egun ez dago soldadutzarik baina ejerzito profesionala aurrera darrai, gizarte-gaitza berbera da, eta intsumisioarekin salatzen zituzten balore eta jokabide berberak gaur egun salatzen segitzen dute. Duela 30 urte bezala, gizartearen desmilitarizazioaren alde borrokatzen segitzen dute. Ez dituzte nahi NATOren tiraketa guneak, ezta koartel militarrik, ez dute nahi armagintza eta ez dituzte nahi militarrak gure errepidetatik ikusi euren maniobrak egiten. Hooregatik, Gastu militarra gero eta handigagoa dela salatzen segitzen dute.
2001 urteko abenduaren 31an Derrigorrezko Zerbitzu Militarra desagertu zen, baina ez zen izan kasualitatez. Erabaki honen atzean Intsumisioaren estrategiaren eta antimilitarismoaren garaipena egon zen, antolatutako mobilizazioek fruitua eman zuten.