Woody Allen Bilbora etorriko da bere jazz bandarekin

uriola.eus 2019ko ots. 18a, 12:33

Ezaugarri nagusia gidoi finkoa jarraitzen ez duen inprobisazio inspiratua izango duen ikuskizuna eskainiko dute Euskalduna Jauregian, XX. mendearen hasierako kantak, ereserkiak, bluesa eta rag-a interpretatuz. Sarrerak bihar, otsailaren 19an, jarriko dira salgai, goizeko 10:00etan 

Bilboko Euskalduna Jauregiak esklusiban jasoko du Woody Allen and The Eddy Davis New Orleans Jazz Band datorren ekainaren 16an, uda honetan Europan egingo duten biraren barruan. 15 urte igaro dira artista Euskaldunan egon zenetik. 

Bandak beste hiri enblematiko batzuetan ere joko du, Amsterdamen, Bartzelonan, Munichen edo Milanon, ezaugarri nagusia gidoi finkoa jarraitzen ez duen inprobisazio inspiratua izango duen ikuskizuna eskainiz, XX. mendearen hasierako kantak, ereserkiak, bluesa eta rag-a interpretatuz, artista handiak inspirazio iturri hartuta, Sidney Bechet, George Lewis, Johnny Dodds, Jimmie Noone eta Louis Armstrong, besteak beste.

36 urte igaro dira Woody eta bere banda, Eddy Davis zuzendari musikalak zuzenduta, eszenatokiak zapaltzen eta entzuleak liluratzen hasi zirenetik, New Orleanseko estiloan inspiratutako musika paregabeari esker. Eta 23 urte igaro dira 1996an Europan egin zuten lehen biratik, 19 kontzertu eskainiz 21 egunetan. Tour hori, Oscar saria irabazi zuen eta bira osoa Woodyrekin eta bere bandarekin egin zuen Katherine Bigelow zuzendariak egindako Wild Man Sings the Blues dokumental txalotuan jasotzen da.