Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, programazioa eraikin osotik zabalduko du ohiko espazioei balio berri bat emanez eta gune berriak sortuz.
Azkuna Zentroko espazio fisiko guztiek balioa dute artea garatzeko, eraikinak berak barne. Fatxada nagusia eskuhartze artistikorako espazio bilakatzen da Fatxada Proiektua hartzeko. Diseinua, ilustrazioa eta komikia hizkuntza artistiko eta sortzailea erakusteko, hiriko bizitzaren barne eta bertan bizi direnen egunerokotasunean sartzeko.
Artistek, Arrikibar plazako horma nagusian kokatzen diren hiru pieza sortu dituzte olanekin, eraikina euren lana erakusteko euskarri bilakatuz.
PROGRAMA:
- Aitor Saraiba: Urtarrilaren 15etik martxoaren 15era
- Higinia Garay: Martxoaren 15etik maiatzaren 15era
- Naiara Goikoetxea: Maiatzaren 15etik uztailaren 15era
- Leire Urbeltz: Uztailaren 15etik irailaren 16ra
- Susana Blasco: Irailaren 16tik azaroaren 15era
- Ane Pikaza: Azaroaren 15etik urtarrilaren 15era